Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

COVID-19aren ondorioz partiduak bertan behera

Euskadiko Futbol Federakundeak bere eskumenaren menpe dauden txapelketa guztietako partidak bertan behera uztea erabaki du, gaurtik hasita eta informazio gehiago izan arte (Hirugarren Maila, Gazteen Nazional Liga, Gazteen Euskal Liga, Kadeteen Euskal Liga, Emakumeen Euskal Liga eta Areto Futboleko Hirugarren Maila eta Euskal Liga).

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Futbol Federazioak emandako aholkuak kontutan hartuta, neurri hauek hartzea dela egokiena uste dugu.

Euskadiko Futbol Federakundeak sor daitezkeen eragozpen eta kalteak sentitzen ditu, baina gure pertsona federatuen, zuzendaritza kideen, eta zaleen segurtasun eta osasun handiagoa izan dezaten, osasun agintari eskudunen gomendioak jarraitzen dira.