BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Deialdia: Euskadiko 3. mailako selekzioa VS Irlandako selekzioa

  • Partidua maiatzaren 2an jokatuko da Lasesarreko futbol zelaian (Barakaldo) 19:30ean
  • Euskadiko selekzioak 8 euskal taldetako 20 jokalari deitu ditu

Bilbon,2023ko apirilaren 30ean.-  Ofiziala da jada datorren maiatzaren 2an Irlandako Errepublikako Selekzioaren aurka jokatuko duten Euskadiko 3. mailako Selekzioko jokalarien izenak.

Azkoitia eta Urritxeko (Amorebieta) entrenamenduen ondoren, Xabier Bilbao (delegatua), Iker Bilbao Zubero, Aitor Zubizarreta Eizaguirre, Gorka Blasco Diaz, Urtzi Iturrioz Urquiza eta Asier Ballastra Amoresek osatutako  (fisioterapeuta) talde teknikoak partida jokatzeko aukera eman diete jokalari guztiei.

Horrela, 8 euskal taldetako (Anaitasuna, Aurrera Ondarroa, Barakaldo C.F., Cultural de Durango, Lagun Onak, Padura, Portugalete eta San Ignacio) 20 futbolariak Lasesarren (Barakaldo) 19:30ean jokatuko den partiduan elkartuko dira.

Euskadiko selekzioak bere lehen janzkerarekin jokatuko du eta Irlandak, aldiz, bigarrenarekin. Irlandako Selekzioa Bilbora helduko da igandean, hilaren 30ean, eta Lezaman entrenatuko du apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean eta 2an.


Gogorarazi behar da 2005eko eta 2006ko norgehiagokak gogoratuko dituen ekitaldia dela eta ekainaren 9tik 17ra Galizian jokatuko den UEFA 2023 Eskualdeen Kopako azken fasea prestatzeko balioko zaiela irlandarrei. Federaziotik aurreratu dutenez, datorren urtean Euskadik lehiaketa horren estatuko fasean parte hartuko du.

Hauek dira deitutako jokalariak: