Deportivo Alaves B RFEF 3. Mailako liderra
Behin ligako lehenengo 5 jardunaldiak jokatuta, RFEF 3. Mailak ezuste bat baino gehiago utzi digu. Deportivo Alaves B eta Cultural de Durangoren hasiera onak lidergotza lortzeko balio izan die. Talde babazorroak gol gehien sartu dituen taldea den bitartean, Tabirakoak euren sendotasunagatik nabarmentzen ari dira. Oraindik ez dute golik hartu bost partidu eta gero. 3 puntura, oso gertu, Portugalete dago.
Aurrera Ondarroa, Pasaia eta Anaitasunak eskuin hankarekin hasi dute txapelketa. Ondarrokoek jarraian lortutako hiru garaipenak nabarmendu beharra dago. Baina ezusterik handiena Amurrio Kluba da. Arabako taldeak, igo berria, oraindik ez du porrota ezagutzen eta gol bakarra hartu du sendotasun handia erakutsiz.
SD Leioa 7 punturekin dago, baina dagoeneko lehenengoaren kontra eta Portugaleteren kontra jokatu du. Hasiera zaila sailkapenean gorago ikustea espero den talde batentzat. Deigarria ematen du Barakaldo, Basconia, San Ignacio eta Deustorekin batera sailkapeneko beheko postuetan ikusteak. Tomateroek garaipenarekin eman zioten hasiera txapelketari, baina pasa den sasoian egindako denboraldi ona eta gero, 4 porrot jarraian jaso dituzte.
Sailkapeneko azkenengo postuetan Uritarra eta Tolosa daude. Oraindik ezin izan dute punturik lortu. Bere aldetik, Beti Gazte taldeak lehenengo garaipena lortu zuen azkenengo jardunaldian Tolosaren aurka.
Ligako lehenengo hilabetea bete eta gero, taldeak txapelketa dinamikan sartu dira. Hau hasi besterik ez da egin!