Desfibriladoreak 3. Mailako taldeentzat
Espainiako Futbol Federazioak eta Espainiako Jokalarien Elkarteak lortutako akordioari esker, 3. Mailako euskal talde guztiek desfibriladoreak izango dituzte. Euskadiko Federazioak banatu ditu dagoeneko desfibriladore horiek. Ekimen honek futbolaren baldintzak hobetzeko baliko du.