BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Dinamo San Juanek Errege Kopako aurretiko kanporaketako aurkaria ezagutuko du

2022ko urriaren 3an, astelehena, RFEF-aren egoitzan Errege Kopako aurretiko kanporaketaren zozketa ospatuko da. RFEF-aren kanal ofizialen bitartez streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Kanporaketa izaera autonomikoko Federazioetatik datozen eta lurralde bakoitzean sailkatu diren 20 taldeek jokatuko dute.

Norgehiagokak zozketa garbi bitartez erabakiko dira, aldez aurretik gertutasun geografikoaren arabera zehaztutako taldeen barnean. Dinamo San Juan CF taldearen aurkari posibleak ondorengoak dira: Atlético de Lugones SD, Velarde CF, Turégano CF, UD Barbadás eta Errioxako Lurraldekoa.

Partiduak 2022ko urriaren 19an jokatuko dira eta 10 garaileek Errege Kopako lehenengo kanporaketan parte hartuko dute.