Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

EMAKUMEEN EUSKAL SELEKZIOAREN PARTIDA IPURUAN

Euskal Selekzioak, Txekiar Errepublikaren aurka azaroak 25an jolastuko du, Ipurua Futbol zelaian, ordutegia hurrengo egunetan konfirmatuko da.

Partiduaren aurkezpen prentsaurrekoan, Luis Mª Elustondo EFF-FVFko Presidentea, Mikel Larrañaga, Sd Eibar Fundazioko Presidenteordea eta Jon Redondo Euzko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria egon dira.

Partidurako sarrerak, azaroak 13tik aurrera lortu ahal izango dira, 5€ko prezioan, era ezberdinean. Batetik Euskadiko Futbol Federazioko web orrialdean eta Sd Eibar-ko web orrialdetik, hometicket sistemaren bidez. Baita Ipuruako lehitiletan eta azkenik Euskadiko Futbol Federakundean edo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Federazioetan presentzialki.

Ekitaldian, Iñigo Juaristi hautatzaile berria aurkeztu da eta bere bi laguntzaile, Aintzane Encinas eta Iraia Iturregi jokalari ohiak.