Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Emakumeen nazioarteko eguna

Martxoaren 8a egun garrantzitsua da herritar guztientzat, Emakumeen Nazioarteko Eguna baita. Urteak dira emakumeek eremu guztietan eskubide-berdintasunaren alde borrokatzen dutela.

Urtero, milaka pertsona joaten dira kalera berdintasun-eskubideen aldeko aldarrikapena egitera, kaleak more kolorez beteta. Kolore morea, mundu osoan, feminismoaren ikurra adierazten du, eta, gainera, azaroaren 25ean ere erabiltzen da, Indarkeriaren Aurkako Egunean.

Euskadiko Futbol Federakundeak egun honetan ere parte hartu nahi izan du, emakumezkoen futbol munduko hainbat emakumeren parte-hartzearekin. Helburua emakumeen futbolean emakumeak duen garrantzia indartzea eta munduan emakumearen papera aldarrikatzea da. #ElkarrekinLortukoDugu-rekin batera bideo bat atera dugu 7 partaideekin.

Protagonisten hauek ditugu:

  • Jokalari ohia: Aitziber Gutierrez “Tzibi” – Athletic Club C –
  • Areto Futboleko Epailea: Judith Fraiz – Epaileen Euskal Batzordea –
  • Kirol Zuzendaria: Dafne Triviño – Deportivo Alaves –
  • Zuzendaritza: Aintzane Angulo – Portugalete –
  • Presidentea: Leire Olazabal – Berriotxoa –
  • Entrenatzailea: Natalaria Arroyo – Real Sociedad –
  • Jokalaria: Nerea Abancens “Napo” – SD Eibar –

Federakundetik eskerrak eman nahi dizkiegu pertsonei eta klubei!