Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Emakumezkoak: Euskal Selekzioak lagunartekoa jokatuko du Estoniaren kontra Tallinen maiatzaren 23an

Norgehiagoka TNTK Stadiumean jokatuko da zehaztu gabe dagoen orduan. FIFAren arabera, egun mundo mailako 77. selekzioa da Estonia.

Gure selekzioaren aurka jokatu baino hiru egun lehenago Holandaren aurka neurtuko ditu indarrak Estoniak. Holanda Kanadako Munduko Txapelketan parte hartuko duen selekzioa da.

Bi federazioetako ordezkariek lortutako akordioaren arabera, Estoniak Euskal Herria bisitatuko du 2016an. Selekzioko aukeratzaileek Erreginaren Kopa amaitzen denean emango dute deialdiaren berri.