BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

Emakumezkoen Espainiako Txapelketa: Berdinketa eta porrota Galiziaren aurka

25 urtez azpikoek 1-0 galdu dute eta 18 urtez azpikoek 3-3 berdindu dute Galiziako ordezkarien kontra.Espainiako Txapelketako lehen zatia ez da ona izan Euskadirentzat. Lehen jardunaldian Madrilen aurka bi partidak galdu ostean, bigarrenean gazteek eskuratutako berdinketa izan da emaitza on bakarra. Sebas Martijak zuzentzen dituen neskek ezin izan dute askoz esperientzia gehiago duten Galiziako jokalariekin. 1-0 galdu dute.
Jose Teranek zuzentzen duen 18 urtez azpiko Euskadik, berriz, berdintzea lortu du. Galiziarrak partida hasi bezain laster aurreratu dira. Halere, joko ona erakutsiz Euskadik buelta eman dio markagailuari Ider eta Sandrak sartutako golei esker. Dena dela, Euskadik ezin izan dio markagailuari eutsi eta galiziarrek berdintzearen gola sartu dute lehen zatia amaitu aurretik. Bigarren zatia ere ongi hasi da aurkariarentzat. Berriz ere aurrea hartu du, baina Euskadik adorea erakutsi du eta puntu bat irabaztea lortu du neurketaren azken txanpan. Leirek sartu du gure ordezkarien gola. Ahalegin handia egin dugu, baina ez dugu zorterik izan, adierazi du Jose Teranek.