Emakumezkoen Espainiako Txapelketa: Jardunaldi txarra gure ordezkarientzat
25 urtez azpikoek 1-0 galdu dute Madrilen aurka eta 18 urtez azpikoek, berriz, 5-0 Madrilen aurka baita ere.Ez da ongi hasi Espainiako txapelketa Euskadiko emaKumezkoen selekzioentzat. Nagusiek 1-0 galdu dute Madrilen aurka. Lehen minutuetan erakutsitako nagusitasuna nahikoa izan da etxeko taldearentzat partida irabazteko. Neurketaren lehen txanpan aurreratu da eta ordutik aurrera nahiko ongi kontrolatu du partida. Lehen zatiko aurreneko hogei minutuetan nagusi izan da Madril. Ondoren guk hartu dugu jokoaren ekimena. Bigarren zatia, aldiz, parekatua izan da baina aukera gutxikoa, adierazi du Sebas Martija aukeratzileak.
18 urtez azpikoentzat are eta jardunaldi txarragoa izan da. Jose Teranek zuzentzen duen selekzioak jipoia hartu du Madrilen aurka:5-0 galdu du. Etxekoak nagusi izan dira.