Emakumezkoen Espainiakoa: 18 eta 16 urteko Euskadik galdu egin dute Balear Irlen kontra
Ez da ondo hasi Espainiako Txapelketako bigarren fasea Euskadirentzat. 18 urtez azpiko zein 16 urtez azpiko selekzioek galdu egin baitute etxean ari den Balear Irlen kontra. Gazteenek 2-1 galdu dute eta 3-0 nagusienek. Bi taldeen lana izan da eskasa.