Emakumezkoen Espainiakoren bigarren fasea: Garaipena eta porrota Tenerifen
Euskadiri ahozapore gazi-gozoa utzi dio Espainiako txapelketaren bigarren fasearen lehen jardunaldiak.
16 urtez azpiko Euskadik galdu egin du Kanariar Irlen kontra jokatutako partidan. Maddik sartutako golak ez du ezertarako balio izan (2-1). Nagusiek, berriz, asko landutako garaipena eskuratu dute Kanariar Irlen kontra. Neurketa ona jokatu ez arren, Manuelak eta Arenek lehen zatian sartutako golek garaipena eman diote Izaren taldeari (2-1)