BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Emakumezkoen Euskadik irabazi egin dio Chileri (2-1)

Iraiak eta Nekane Diezek sartutako golei esker eskuratu du garaipena.

Emakumezkoen Euskadiko selekzioak eta 20 urtez azpiko Txilekoak lagunarteko partida jokatu dute Santa Barbara futbol zelaian (Galdakao). Neurketa parekatua ikusi ahal izan dute norgehiagoka ikusi duten 400 zaleek. Lehen zatian Txiletar gazteak izan dira nagusi. Aukera gutxiko neurketa izan arren, kanpotarrena izan da jokoaren ekimena. Teknikoki maila oneko futbolariak direla erakutsi dute. Baloiarekin erakutsitako nagusitasunari esker izan dute lehen zatiko aukerarik garbiena. Neurketaren lehen herena betetzear zegoenean bakar bakarrik geratu da Zamora Euskadiko atezainaren aurrean. Aizpuru gainditu arren ezin izan du baloia sareetara bota.

Bigarren zatia lehen 45 minutuak baino biziagoa eta interesgarriagoa izan da. Beharbada Txilek lehen minutuan sartutako golak eragin du aldaketa. Quezadak, azkar eta ondo hartu die aurrea Euskadiko atzelari guztiei eta ez du kupidarik izan zelairatu berria zen Piñeiroren aurrean.

Txile aurreratu osteko lehen minutuetan ere kanpotarrak izan dira nagusi. Aukera onak izan dituzte abantaila handitzeko, baina azken metroetan ez dira fin aritu. Euskadik, berriz, ez du etsi. Jokalari gehienak oporretan egon arren, grina erakutsi dute. Aurrera egin dute berdinketaren bila eta garaipenaren saria lortu dute. Horretarako, estrategia jokaldi bi baliatu dituzte. Lehen gola eskuin hegaletik etorri da. Iraiak egindako erdiraketa buruz jo du Lizasok eta atzetik agertu den Nekanek bota du baloia sareetara. Garaipenaren gola, berriz, Iraiak ezkerretik jaurtitako falta bati esker lortu dute.

EUSKADI: Aizpuru (Iragarne, 46´), Gil, Landa, Etxebarria, Aizpurua (Esnal, 72´), Magaña (Herrero, 61´), Beitia, Lizaso, Murua (Zelaia, 46`), Iraia eta Ramajo (Diez, 46`).

CHILE SUB-20: Parragirre, Perez, Araya, Quezada, Zamora, Pardo, Peña, Mardones, Leyton, Baigorri, Fuenzalida. Bigarren zatian zelairatu ziren jokalariak: Silva, Pamela, Hernandez, Diaz, Zuñiga eta Negron.