Emakumezkoen Euskal Kopa bueltan da
Pandemiaren ondorioz azken denboraldietan txapelketa ezin jokatu eta gero, Emakumezkoen Euskal Kopa bueltan da. Hasiera Lehenengo Nazional Maila eta Euskal Liga amaitu ostean izango da. Lehenengo jardunaldia maiatzaren 14 eta 15eko asteburuan jokatuko da.
Kanporaketak zozketa bidez erabakiko dira. Norgehiagokak maila txikiagoan jokatzen duen taldearen etxean jokatuko dira. Bi taldeak maila berdinekoak diren kasuetan, etxekoa zozketan aurretik ateratako taldea izango da.
Parte hartzaileak:
- Añorga K.K.E.
- D. Arratia
- Athletic Club “C”
- Club Bizkerre
- Oiartzun K.E.
- Real Sociedad de Fútbol “B”
- D. San Ignacio
- Tolosa C.F.
- Aurrera de Vitoria C.D. “B”
- Basauriko Kimuak F.K.
- D. Eibar “B”
- Elorrio C.D.
- Hauskaitz K.K.
- Leioako Emakumeak S.F.K.E.
- Pauldarrak F.K.T.
- Zarautz K.E.