Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

EMAKUMEZKOEN FUTBOLA: EUSKADI-ARGENTINA BUENOS AIRESEN

Argentinan bizi diren euskal jatorriko gizaseme guztiek pozik eta harro egoteko arrazoiak dituzte . Izan ere, Euskadiko emakumezkoen …

Argentinan bizi diren euskal jatorriko gizaseme guztiek pozik eta harro egoteko arrazoiak dituzte . Izan ere, Euskadiko emakumezkoen futbol selekzioak lagunarteko partida jokatuko baitu Argentinaren aurka Buenos Aires hiriko Club Defensores de Belgrano futbol zelaian apirilaren 6an. “Lorpen handia dela iritzi diogu. Luzaroan emakumezkoen futbola sustatu guran gogor lan egin duten lagun guztiei esker eskuratutako saria da. Baliabide gutxirekin lorpen handiak egin dituzte”, adierazi du Iñaki Dobaran Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak.

Hego Amerikan jokatzea lorpen handia da euskal futbolarentzat. Are eta garrantzitsuagoa, Argentinaren aurka jokatzea. Izan ere, Argentina mundu mailan dagoen selekzio indartsuenetakoa baita. “Hego Amerikako txapelduna da. Duela bi hilabete eskas Brasil hartu zuen mendean finalean (2-0). Txinan jokatuko den Munduko Kopa jokatzeko txartela ere eskuratu du”, esan du Euskadiko hautatzaile Sebas Martijak.

Argentina aurkari gogorra izan arren, joan de irailean Irungo Gal Stadiumean elkarren aurka jokatu zuten partidaren bigarren zatia izango da. Orduan kanpokoak izan ziren nagusi. “Gu sasoia hasi berri geunden. Orain eurak daude egoera horretan. Ea aprobetxatzen dugun”, azaldu du Martijak.

Lagunarteko partida jokatzeaz gain. Buenos Aireseko Euskal Etxea bisitatzeko aukera ere izango dute gure ordezkariek.

 

Azpian duzue deialdia