EMAKUMEZKOEN FUTBOLEKO 15 ETA 17 URTE AZPIKO SELEKZIOEN ATHLETIC-EN AURKAKO PARTIDURAKO DEIALDIAK (2022/03/22)
2021/22 denboraldiko 15 eta 17 urte azpiko selekzioen txapelketak gerturatzen doaz. Ahalik eta ondoen prestatzeko helburuarekin Euskadiko 15 eta 17 urte azpiko selekzioek prestakuntza hasi zuten abenduan. Bi selekzioek asteartean (2022/03/22) 19:00-etan Lezamako instalazioetan Athletic-en aurka jokatuko dute.
–15 urte azpiko selekzioa:
Amets Aguayo hautatzailearen deialdia
–17 urte azpiko selekzioa:
Jon Kepa Gonzalez hautatzailearen deialdia