Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Emakumezkoen Selekzioak ez du markagailuan islatu berdegunean erakutsitako nagusitatuna

Euskal Selekzioak bikain eman dio buelta Martak bere atean sartutako golari, baina ezin izan du merezitako garaipena eskuratu. Azkenean, 1-1 amaitu da neurketa.

Emakumezkoen Euskal Selekzioari ahozapore garratza utzi dio Kataluniaren aurka lortu duen berdinketak. Izan ere, gure ordezkariak aurkaria baino gehiago izan dira Lasesarreko soropil gainean. Euriak baldintzatutako neurketan, Jose Alvarezek zuzendutako taldea askoz hobeto egokitu da neurketak eskatzen zituen baldintzetara.

Hala ere, ez da ondo hasi partida. Izan ere, norgehiagokako seigarren minuturako aurrea hartu dute kanpotarrek. Marta Unzuek bere atean sartu du Kataluniaren gola. Baina denbora gutxi behar izan du Euskal Selekzioak lehia parekatzeko. Maria Diezek egin du gola.

Hortik aurrera areagotuz joan da Euskal Selekzioaren nagusitasuna. Bigarren zatian atzean sartu du Katalunia, baina ez da gai izan garaipenaren gola sartzeko.