BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadi Afizionatuak hutsean berdindu du Cantabriaren aurka

Fernando Sanzek zuzendutako taldeak izan ditu aukerarik onenak oso lehiatua izan den norgehoiagokan.

Euskadik ezin izan du Kantabria gainditu Portugaleteko La Floridan jokatu den Lurraldeen Arteko Txapelketako lehen neurketan. Partida parekatua izan da oso. Lehiatua eta aukera gutxikoa. “Espero genuen bezalakoa izan da. Kantabria oso talde indartsua da. Defentsan lan oso ona egiten du. Ezin izan dugu golik egin”, adierazi du Fernando Sanz Euskadiko aukeratzaileak.

Hala ere, Euskadik izan ditu neurketako abagune onenak. “Lehen zatian aukera bi izan ditu onak eta bigarren zatian ere argiak izan dira beste bi. Aitor Villarrek langara jaurti duena eta Oierri atezainak gelditu diona gola sartzeko modukoak izan dira. Ezin izan da, ordea. Hala ere oso gustura nago taldeak egin duena beharrarekin”, esan du Sanzek. Euskadik Canariar Irlen aurka jokatuko du Leioako Sarrienan igande eguerdian.

Euskadi: Talledo; Garmendia, Arrizabalaga, Ibai, Ioritz, Iban, Oier, Mario, Aritz, Gorka eta Marti. Bigarren zatian: Bilbao, Villar eta Muguruza.