Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Euskadi Afizionatuak lehen fasea gainditzea lortu du

Garmendiak sartutako gol bati esker irabazi du Canariasen kontra (1-0).

Neurketa amaitzeko ordulaurden falta arte itxaron behar izan du, baina kostata izan bada ere Euskadik bere helburua lortu du: Canarias mendean hartu eta Lurraldeen Arteko Kopan aurrera egitea. Markagailuan alde txikia egon arren, merezitako garaipena eskuratu dutela adierazi du Fernando Perez aukeratzaileak. “Aurrean egin dugu presioa. Canariasen ezaugarri nagusietako bat baloiarekin duen maisutasuna da eta ez genion utzi gura baloiaren jabe izatea. Bestalde, atzo beste partida bat jokatu zuen eta argi geneukan irletako jokalariek nekea nabaritu behar zutela”.

Merezitako garaipena ez eze, erosoago irabazi beharreko neurketa izan dela esan du aukeratzaileak. “Lehen zatian hiru edo lau aukera on izan ditugu. Ez dugu asmatu. Atsedenaldi ostean ere kontrolpean izan dugu partida, baina barkatzen denean sufritzeko arriskua egoten da eta hori da azken hamar minutuetan gertatu zaiguna”.

Behin lehen fasea gaindituta, Euskadik Gaztela Leonen aurka neurtu beharko ditu indarrak partida bikoitzera erabakiko den kanporaketan.

Euskadi: Juanes; Garmendia, Arrizabalaga, Ibai, Barrenetxea, Bilbao, Villar, Muguruza, Imaz, Pradera eta Elgezabal. Bigarren zatian: Artola, Sanchez eta Larruzea.