BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadi Amateur: Golik bariko berdinketa Galiziaren kontra

Fernando Perezek zuzentzen duen taldeak ezin izan du arlo fisikoan indartsu agertu den aurkaria menden hartu.

Euskadik ezin izan du gura zuen bezala hasi Lurraldeen Arteko UEFA Kopa. Euskadik hutsean berdindu du Galiziaren kontra Ourensen jokatu den partidan. Gure ordezkariek aurkari on bati eta zelaiaren egoera negargarriari egin behar izan diote aurre. “Berdegunea estua da eta urez gainezka dago. Eten barik egiten du euria hemen”, esan du Fernado Perez aukeratzaileak.

Perezen ustez lehen zatiak ez du zerikusirik izan bigarrenarekin, “Aurreneko 45 minutuetan gu izan gara nagusi. Jokoaren ekimena izan dugu eta aukera onak izan ditugu. Hiru guztira. Bigarrenean, berriz, behera egin dugu arlo fisikoan”, adierazi du.

Hala ere, jokalariek egindako lanarekin gustura agertu da. Lehian jarraitzeko ezinbestekoa izango da Murtzia mendean hartzea.