BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadi Amateur: Murtzia mendean hartuta, itxaron egin behar

Asier Butronek sartutako gol bik eman diote garaipena Euskadiri.

Euskadik itxaron egin beharko du Lurraldeen Arteko UEFA Kopan aurrera egiteko aukera duen al ez jakiteko. Galiziak eta Murtziak jokatzen duten neurketa erabakigarria izango da multzoko onena zein den jakiteko. Etxeko taldeak gutxienez gol biko errenta lortu beharko du aurrera egiteko. Izan ere, Euskadik 2-1 hartu baitu mendean Murtzia. Neurketa hasieran urduri egon arren, Butronek egindako lehen golak lasaitasuna eman dio taldeari. Hortik aurrera nagusi izan da eta berriz ere Butron izan da markagailuan diferentzia handitu duena. “Baina guk ez genekienez zenbat gol beharko genituen aurrera egiteko hirugarrenaren bila joan gara eta ordaindu egin dugu. Atzo jokatuta geunden eta nekatu egin gara. Azken txanpan gol bat egin digute eta sufritu egin behar izan dugu”, esan du Fernando Perez aukeratzaileak.

Aurrera egin edo ez egin, gustura dago aukeratzailea. “Lan ona egin dugu. Gustura nago jokalariek eman duten mailarekin”