Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Euskadi Amateurrek agur esan dio Lurraldeen arteko UEFA txapelketari

Lehen jardunaldian Balear Irlak erraz menderatu ostean (4-0), Euskadik 0-1 galdu du Aragoiren kontra neurketa erabakigarrian.

Ezin izan da. Etxean jokatu eta asteburu guztian lan bikaina egin arren, Euskadi Lurraldeen Arteko UEFA txapelketatik kanporatua izan da. Jonathan Ledesmak zuzendutako taldeak esperantza handiak zituen jarrita lehiaketa honetan. Taldeak talentu faltarik ez dauka eta, gainera, prestaketan zehar erakutsitako maila onak baikor izateko arrazoia ematen zuen. Balear Irlen kontra jokatutako partidak berretsi baino ez zuen egin aurreko guztia. Baina Euskadik galdu egin du Aragoiren aurka azken faserako txartela banatzen zuen lehian. Neurketa ona jokatu arren, kanpokoek lehen zatiaren azken txanpan sartutako golak erabki du neurketa. Euskadik nahikoa zuen gol bat aurrera egiteko eta ez du etsi. Lanean jarraitu du eta merituak egin ditu gola sartzeko. Gainera, ordulaurden faltan penaltia ere izan du alde baina Borja Alvarezen jaurtiketa atezainak gelditu du. Hortaz, sari barik geratu du itxura ona zuen taldea.