BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadi Amateurrek berdinketa baliotsua eskuratu du Asturiasen aurka

Edu Uriartek zuzentzen duen selekzioak 1-1 berdindu du Espainiako Txapelketako azken faserako jokatzen ari diren kanporaketako joaneko neurketan. Iñaki Larrinaga izan da golegilea. Iñaki Larrinagak neurketa amaitzeko bi minuturen faltan sartutako gol batek bideratuta utzi du Euskadi Asturiasen aurka jokatzen ari den kanporaketa. Espainiako Txapelketako azken fasean jokatzeko postu bat dute jokoan Euskadik eta Asturiasek. Villaviciosan jokatutako partidako emaitzaren ostean, otsailaren 13an Muskizen jokatuko dute itzulikoan erabakiko da irabazlea.
Euskadik gogor egin behar izan zuen lana berdinketa eskuratzeko. Lehen zatian Asturias izan zen nagusi. Neurketa hasi bezain laster Tollosek zutoinera errematatu zuen lagun batek ateratako falta. Handik minutu gutxira Alvarezek izan zuen aukera eta norgehigokaren lehen herena betetzear zegoenean sartu zuen Renek etxeko selekzioaren aldeko gola. Aurretik, Kermanek ere sartu zuen beste bat, baina epaileak baliogabetu egin zuen euskal jokalariak sartutako gola.
Bigarren zatian erabat aldatu ziren gauzak. Edu Uriarteren mutilak nagusi izan ziren berdegunean. Dena dela, jokoaren ekimena izan arren, ez zuten aukera garbirik sortu. Iñaki Larrinaga agertu zen arte. Neurketa amaitzeko bi minutu falta zirenean areaz kanpotik egindako jaurtiketa bikain bati esker sartu zuen banakoa. Gol horrek zorionez bete zituen euskal selekzioko ordezkariak. Merezitako saria eskuratu zuten.

EUSKADI: Oier; Arkaitz (Orue 68 min.), Iban, Urko, Kerman, Patxi, Davitxi (Larrinaga 80. min), Zulueta, Jaime, Tena eta Orbegozo (Aketxe 68. min).