BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadi Amateurrek galdu egin du Valentziaren kontra

Joseba Nuñezen taldeak itxura ona eman du, baina gabeziak erakutsi ditu errematean.

Euskadik galdu egin du Espainiako txapelketan jokatu duen lehen norgehiagokan. Valentziako selekzioko jokalari John-ek lehen zatiko luzapenean sartutako gol bat nahikoa izan da etxeko selekzioak garaipena eskuratzeko. Golak min handia egin dio Joseba Nuñezen selekzioari. Izan ere, atsedenaldira ailegatu aurretik ondo aritu da Euskadi. Kontrolpean izan du neurketa eta Ikerrek aukera garbi bat izan du, baina Valentziako atezainak gelditu egin du aurrelariaren jaurtiketa. Bigarren zatiko kontuak ez dira horren positiboak izan. Antsietateak jota nahastu egin da Euskadiren jokoa eta ezin izan du bere maila eskaini. Gaurko porrotaren ostean asko zialdu zaio bigarren faserako sailkapena Euskadiri. Bihar Katalunya mendean hartzeaz gain, Valentziaren akatsaren zain geratu beharko da.

 

Euskadi: Txemi; Iñaki, Iban, Asier, Xabier; Alexander, Gontzal, Alberto, Andoni, Jon eta Iker. Futbolari hauek ere jokatu dute: Oier, Espinosa y Jorge.