EUSKADI FINALERA!
18 urtez azpiko Euskadik penlati jaurtiketetan hartu du mendean Balear Irlak. Madrilen kontra jokatuko du finala
Euskadik asko sufritu behar izan du finalerako txartela lortu ahal izateko, baina egindako lan guztiak saria izan du. Partida lehiatua eta estua jokatu du etxean aritu den selekzioaren aurka, baina azkenean helburua lortu du. "Lehia parekatua izan da. Gogorra. Balear Irlak ondo landutako taldea da, ofizioa ikasita daukana eta ez du erraztasunik eman ", adierazi du Euskadiko Federaziko kirol zuzendari Iñaki Senak.
Penalti puntuak erabaki du finalista. Izan ere, neurketa hasi berritan etxeko selekzioak markagailuan aurrea hartzeko aukera izan du, baina Simon atezainak gelditu egin du penaltia. Neurketa golik gabe amaitu denez, penalti jaurtiketen txandarekin erabaki da irabazlea. Bada, Euskadi eraginkorrago agertu da. 4-5 irabazi du. Azken penaltia Cardenasek sartu du.