BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

EUSKADI – IRAN PARTIDA

Argitaratu diren informazio batzuen aurrean, zeinetan zalantzan jartzen da Euskal Federazioak eginiko Irango Selekzioaren kontratazioa, hurrengo abenduaren 23 San Mames Futbol zelaian jokatuko den partidurako, hurrengoa adierazi nahiko genuke:

-. Aurtengoa, Euskal Federazioak antolatzen duen nazioarteko hamazortzigarren partida da. Honek esan nahi du, guretzeko, nolabaiteko esperientzia ematen digu honelakoetan.

-. Aurtengoa konkretuki, eta ohitura den moduan, kontratazioa FIFA partidetako agente baten bidez egin da, indarreko araudiak ezartzen duenez nazioarteko partiden antolakuntzetan.

-. Urriak 8 sinatu zen kontratua. Honetarako Irango Errepublika Islamikoaren Futbol Federakundearen partida jolasteko onarpen idatzia kontutan izanda.

-. Data honekin bidali zitzaion Espainiako Enbaxadari Iranen, gonbidapeneko gutun ofiziala, hegazkin txartelen ziurtagiriak eta hoteletako erreserbak, eginbeharreko bisen igorpenerako.  Gaur baieztatu dezakegu, dena behar bezala egiten ari dela dagozkion arauzko bideak jarraituz.

Azkenik, esan behar dugu, hainbat urteren ondoren tristura ematen digula gure jarduera guztiak publikoki azaldu beharra, holakoetan zalantzan jartzen delako Federakunde honek esandakoa.