Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Euskadik aurrera egin du Lurraldeen Arteko Txapelketan

Edu Uriartek zuzentzen duen selekzioak merezita hartu du mendean Gaztela Mantxa. Euskadi Amateurrek Lurraldeen arteko UEFA Kopako hurrengo kanporaketa jokatzeko txartela eskuratu du Gaztela Mantxari 1-0 irabazi ostean. Edu Uriartek zuzentzen duen selekzioak garaipena behar zuen aurrera egiteko. Kostata bada ere, ez du huts egin. Lehen minututik nagusi izan da berdegunean. Jokoaren ekimena etxekoek eraman dute, baina ezken metroetan eraginkortasun gutxi erakutsi dute. Perezek, Eder Diezek birritan eta Davitxik aukera garbiak izan dituzte gola sartzeko, baina ez dute errematean asmatu. Gaztela Mantxak ere izan du aurrea hartzeko aukera. Halere, Ramosek ez du Euskadiko atzelariek egindako oparia aprobetxatu. Ondorioz, golik barik amaitu da lehen zatia.
Bigarren zatian lehenengo 45 minutuetan baino nabarmenagoa izan da Uriarteren mutilen nagusitasuna. Aukera bikainak sortzen jarraitu du, eta, azkenean, merezitako saria eskuratu du. Diez izan da buruz Zumalakarregik ezker hegaletik egin duen jokaldia amaitu duen aurrelaria. Gola, azkenean.
Euskadik ez du aparteko arazorik izan markagailuari eusteko. Gaztelako selekzioak aukera bakarra sortu du neurketaren azken ordu erdian. Isaacek langara bota duen falta jaurtiketa, hain zuzen ere. Sari handiegia izango litzeteke Gaztela Mantxak egin duen lanerako.

Euskadi: San Miguel; Iturraran, Pereda, Kerman, Agirrezabal, Perez (Gurtibai), Davitxi (Xabi Perez), Diez, Etxabe (Zulueta), Agirrezabala eta Zumalakarregi.

EUSKADI 1- GAZTELA MANTXA 0
1-0 Diez 64. min.