BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadik erraz hartu du mendean Japon eta final-aurrerako txartela eskuratu du

Selekzioaren sei goletatik lau Guillermok sartu ditu. Euskadik final-aurrekoetarako txartela eskuratu du Japon 6-0 mendean hartu ostean. Alvarezen taldeak irabazi beharra zuen aurrera egiteko. Ez du huts egin. Besteak- beste, neurketa erosoa izan duelako oso. Bi selekzioen artean dagoen aldea handia da egun eta gure ordezkariek ez dute arazorik izan neurketa irabazteko.
Guillermo izan da neurketako protagonista nagusia. Lau gol sartu ditu eta ezeresean utzi du Japoneko ordezkarien ahalegina.
Partida hasi bezain laster aurreratu da Euskadi. Guillermok sareetara bidali du Borjak egindako erdiraketa. Bigarrena ere Guillermok sartu du. Oraingoan banakako jokaldi bati esker. Atsedenaldi aurreko gola Valladaresek sartu du.
Atsedenaldi ostean bide beretik jarraitu du Alvarezen taldeak. Partida irabazita izan arren abantaila areagotzen ahalegindu da. Eta baita lortu ere. Beste hiru sartu ditu. Ikerrek eta beste birritan Guillermok borobildu dute markagailua.

Euskadi: Capilla; Borja, Ekaitz, Dominguez, Egaña, Valladares, Iñigo, Castro, Guillermo, Andoni eta Lander. Aldaketak: Kevin, Aritz, Iker y Villena.