Euskadik galdu egin du Korearen aurka (4-3)
Jose Alvarezen taldeak eskura izan du garaipena baina azken minutuetan bi gol jaso ditu. Euskadi txapelketako ezusteko nagusia ematear egonda Korean jokatzen ari den torneoan. Bigarren partidan etxeko selekzioaren kontra neurtu ditu indarrak eta gertu izan du garaipena. Azken minutuetan egin dio ihes garaipenak.
Neurketa hasieran korearrak izan dira nagusi. 10. minuturako aurrea hartu dute, baina Euskadik ez du atzera egin. Iñigok sareetara bidali du Borjak egindako erdiraketa.
Bigarren zatia lehena baino biziagoa izan da. Berriz ere etxekoak izan dira indartsu zelairatu eta aurrea hartu dutenak. Baina beste behin bikain erantzun du Euskadik. Villenak lehenengo eta Ikerrek hiru aurkari gainditu ostean ondoren aurretik ipini dute Alvarezen taldea. Garaipena gertu zegoen, baina Euskadik ezin izan dio abantailari eutsi. Azken minutuetan gogor presionatu du Koreak eta bi gol sartzea lortu du.
Korearen aurka galdu ostean Japon gainditu beharko du Euskadik final-erdietarako sailkatzeko.
Euskadi: Urtzi; Borka, Ekaitz, Dominguez, Egaña, Villena, Iñigo, Castro, Guillermo, Andoni eta Lander. Bigarren zatian zelairatu direnak: Aritz, Kevin eta Iker.