BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadik garaipen garrantzitsua eskuratu du Galesen kontra

Cristianen eta Merinoren golei esker hartu du mendean aurkaria (2-1).

18 urtez azpiko Euskadik eta 17 urtez azpiko Galesek ikuskizun polita eskaini zuten Zubietan. Gure selekzioarentzat nazioartean duen mailaren berri izateko aukera paregabea izan zen. Eta ondorioa ezin da positiboagoa izan. Euskadik irabazi egin zuen eta merezita, gainera. Critstianek eta Merinok egindako golek selekzio bakoitza bere lekuan utzi zuen. “Selekzio indartsua, langilea eta goian presioa egiten duena da Gales. Luze jokatzen du. Hori bai, arlo teknikoan maila hobea dauka Euskadik”, esan zuen Joseba Nuñezek.

Horregatik, aurkaria nekatzen joan zen einean are eta nabarmenagoa izan zen selekzio bien artean dagoen aldea. “Atsedenaldian hamaika jokalariak aldatu nituen, baina ez zen asko nabaritu. Normalean irabazi egin behar dugu euren kontra. Bi gol baino gehiago egiteko aukera izan genuen”, adierazi zuen aukeratzaileak.

Horregatik, Espainiako txapelketaren aurrean baikor agertu da. “Azken txapelketan baino maila gutxiagoko jokalariak ditugu, baina talde gisa hobetu egin dugula uste dut”.