Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

EUSKADIK GARAIPEN HISTORIKOA ESKURATU DU VENEZUELAREN AURKA

Euskal futbolak merezi zuen Venezuelako San Cristobal hiriko Pueblo Nuevo futbol zelaian eskuratutako garaipena. Premia zuen. Futbolariek ere bai. Euskadiko selekzioko …

Euskal futbolak merezi zuen Venezuelako San Cristobal hiriko Pueblo Nuevo futbol zelaian eskuratutako garaipena. Premia zuen. Futbolariek ere bai. Euskadiko selekzioko kide asko Espainiako Ligan txarto aritu ostean autoestimua ez zuten euren onenean. Venezuelaren aurka gorengo mailako jokalariak direla erakutsi zuten: lehiakorrak eta konpromiso handikoak.

Jokalariak merezi zuten eta baita euskal selekzioa Estatu Espainiarretik ateratzeko gaitasuna izan dutenek ere.

Pueblo Nuevon bizitako giroa nahikoa litzateke irteera ontzat emateko. Euskadik bete egin zituen harmailak. 44.000 zale egon ziren neurketa ikusten. Zale sutsuak.

Baina horrekin konformatu ez eta garaipena eskuratu zuen. Sei egun barru Amerika Koparen inaugurazioa egingo den futbol zelaian hartu zuen mendean etxeko selekzioa. Balentria galanta egin zuen.

Lehen zatian egindako lanari esker eskuratu zuen garaipena. Atsedenaldiara orduko ia erabakita zegoen partida. Gure ordezkariek jokoan erakutsi zuten abiadurari esker erraz hartu zituzten mendean aurkariak. Adurizek aurretik ipini zuen Euskadi zazpigarren minuturako. Bigarren gola Etxeberriak sartu zuen. Torrealbak, lehen zatian Venezuelak izan zuen jokalaririk onenak, murriztu egin zuen aldea, baina mementu horretan askoz gehiago zen Euskadi. Gabilondok hirugarrena sartu zuen eta atsedenaldira joan aurretik Etxeberriak sartu zuen laugarrena.

Ordurako partida bero zegoen. Venezuelako jarraitzaileak  Euskadiren jokoa txalotzen ari ziren. Horrek ez zion graziarik egin Edder Perez jokalariariari eta sarrera zatarra egin zion Garitanori. Horrek ekarri zuen ika-mikak bi jokalarien kaleratzea eragin zuen.

Atsedenaldi ostean erabat aldatu zen neurketa. Lehen zati amaieran entzundako txistuek eta aldaketek itxuraldu egin zuten neurketa. Venezuela nagusi izan zen eta Arangori esker errenta murritzu zuen. Mallorcako jokalariak sartutako bigarren gola bikaina izan zen. Berdinketa eskuratzeko aukera ere izan zuen, baina De Ornelosek zutoinera jaurti zuen. Ondorioz, Euskadik garaipen historikoa eskuratu zuen.


EUSKADI: Iraizoz (Alba 83´); Gonzalez, Sarriegi, Labaka (Amorebieta 68´), Del Horno (Iraola 55´),; Garitano, Aranburu, Etxeberria (Alonso 60´), Gabilondo (Muñoz 51´), Aitor (Garrido 46´), eta Aduriz (Llorente 63´).


VENEZUELA: Toyo, Vallenilla, Vielma, Vizcarrondo, Ronga, Miku, Fernandez, Perez, Guerra, Arismendi y Torrealba.También jugaron: Dudamel, Vega, Mea, Cichero, Vera, Maldonado, Paez, De Ornelas, Rojas eta Arango.


GOLAK:
0-1 Aduriz 7´
0-2 Etxeberria 20´
1-2 Torrealba 27´
1-3 Gabilondo 29´
1-4 Etxeberria 38´
2-4 Arango (p.) 80´
3-4 Arango 87