Euskadik hirugarren amaitu du Hego Korean
Iker izan da torneoko golegile nagusia. Euskadi hirugarrena izan da Hego Korean jokatu duen nazioarteko torneoan. Jose Alvarezek zuzentzen duen selekzioak lan bikaina egin du torneo guztian zehar, baina ahozapore garratzarekin amaitu du.
Izan ere, finalean Camerunen aurka lehiatzea baitzen euren asmoa. Baina final-aurrekoan ezin izan zuten Koreak aurkeztutako selekzioaetako bat gainditu. Euskal espedizioaren iritziz, ez zieten finalerako txartela eskuratzen utzi. Epaileak erabat baldintzatu baitzuen neurketa. Bere laguntzari esker utzi zuen Koreak finaletik kanpo (2-0).
Hirugarren eta laugarren partida jokoan zen neurketan bestelako itxura eman zuen selekzioak. Berriz ere Koreako ordezkariak izan zituen aurrean. Baina oraingoan erraz nagusitu ziren (2-5). Iker izan zen neurketako izan nagusia. Aurrelari gazteak hiru gol sartu zituen. Beste gol biak Guillermok eta Egañak sartu zituzten.
Euskadi: Capilla; Borja, Dominguez, Ekaitz, Egaña, Joseba, Aitor, Andoni, Villena, Guillermo eta Iker. Aldaketak: Kevin eta Aritz.