BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadik merezita hartu du mendean Timor Oriental (2-1)

Iker eta Lander izan dira Jose Alvarezen selekzioaren goleatzaileak. Euskadi ondo hasi da Hego Korean jokatzen ari den nazioarteko txapelketan. Lehen jardunaldian Timor Orientaleko sekezioa hartu mendean. Alvarezen jokalariak neurketa hasieratik nagusitu dira. 8. minuturako lehen aukera garbia sortu dute. Guillermok, atezaina gainditu ostean, ezin izan du baloia sareetara bota. Timorreko atzelari batek atepetik urrundu du jaurtiketa.
Lehen aukeratik aurrera etengabea izan Euskadiko selekzioaren ahalegina. Lehen zatiaren azken txanpan lortu du saria. Landerrek buruz sareetara bidali du Iñigoren erdiraketa.
Atsedenaldi ostean ildo beretik jarraitu du neurketak. Euskadik ez du etsi bi goleko errenta eskuratu arte. Ikerrek eman dio bila zebilen abantaila. Atepetik sareetara bidali du Andonik egindako erdiraketa. Handik aurrera lasaitu egin dira gure ordezkariak. Timorrek, berriz, ez du etsi eta ohorearen gola sartu du penalti bati esker.
Euskadik Korearen aurka neurtuko ditu indarrak hurrengo partidan.

Euskadi: Urtzi; Borja, Ekaitz, Dominguez, Egaña, Valladares, Iñigo, Castro, Guillermo, Andoni eta Lander. Aldaketak: Villena, Kevin, Iker y Haritz.