Euskadiko 3. mailako selekzioak Irlandaren aurkako partida prestatzeko entrenamenduetarako deialdia jakitera eman du
- Partidua maiatzaren 26an jokatuko da Lasesarreko futbol zelaian (Barakaldo) 19:30ean
- Euskadiko selekzioak 8 euskal taldetako 20 jokalari deitu ditu entrenamenduetara
Bilbon,2023ko apirilaren 26an.- Euskadiko 3. mailako selekzioak talde teknikoaren eta entrenamenduetan ari diren 20 jokalarien izenak jakinarazi ditu, maiatzaren 2an Irlandako selekzioaren aurkako lagunarteko partida prestatzeko. Norgehiagoka Lasesarreko futbol zelaian izango da (Barakaldo) 19:30ean.
Jokalari euskaldunek, 8 euskal taldetatik etorriak (Anaitasuna, C.D, Aurrera de Ondarroa, C.D., Barakaldo C.F., Cultural de Durango, S., Lagun onak, C.D., Padura, C.D., Portugalete, C. eta San Ignacio, C.D.), atzo, apirilak 25, entrenatu zuten Azkoitian eta bihar, osteguna, Urritxen, Zornotzan. Bestalde, Irlandako selekzioa igandean, hilaren 30ean, iritsiko da Bilbora eta Lezaman entrenatuko du apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean eta 2an.
Euskadiko Futbol Federazioak asteburu honetan jakinaraziko du partidarako behin betiko deialdia. Arduradunek azaldu dutenez, “2005eko eta 2006ko norgehiagokak gogoratuko dituen ekitaldia da”, eta aipatzekoa da, gainera, Irlandako selekzioak berak eskatu duela ekainaren 9tik 17ra Galizian jokatuko den UEFA 2023 Eskualdeen Kopako azken fasea prestatzeko partida hau jokatzea. Federaziotik aurreratu dutenez, datorren urtean Euskadik lehiaketa horren estatuko fasean parte hartuko du.
Talde teknikoari dagokienez, Iker Bilbao Zubero, Aitor Zubizarreta Eizaguirre, Gorka Blasco Diaz, Urtzi Iturrioz Urquiza, Xabier Bilbao (ordezkaria), eta Asier Ballastra Amores (fisioterapeuta) daude. Bestalde, hauek dira entrenamenduetan parte hartzen ari diren 20 jokalariak: