BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

Euskadiko 3. mailako selekzioak Irlandaren kontra jokatuko du maiatzaren 2an

  • Partidua maiatzaren 2an jokatuko da Lasesarreko futbol zelaian (Barakaldo) 19:30ean
  • 2005 eta 2006ko partiduak gogoraraziko dituen duelua izango da eta Irlandako selekzioa izan da gure taldearen kontra norgehiagoka jokatzea eskatu duena
  • Partidak Galizian ekainaren 9 eta17 artean jokatuko den UEFA Lurraldeen Kopako Fase Finala 2023 prestatzeko balio izango du

Bilbon,2023ko apirilaren 20an.- Maiatzaren 2an,Euskadiko 3. mailako konbinatuak lagunarteko partidua jokatuko du Irlandako selekzioaren kontra. Norgehiagoka Lasesarreko futbol zelaian izango da (Barakaldo) 19:30ean.

2005 eta 2006ko partiduak gogoraraziko dituen duelua izango da, hain zuzen ere. Okasio horretan, Irlanda, Polonian jokatutako multzoko faseko azken aurkaria izan zen gure selekzioa UEFA Lurraldeen Kopako txapeldun atera zen urtean. Partidua 3-1 Euskadiren alde bukatu zen. Emaitza horri 2006an Ipuruan jokatutako lagunartekoaren 0-0ekoa gehitu behar zaio.

Aipatu beharra dago, Irlandako selekzioak berak eskatu duela gure taldearen kontra norgehiagoka jokatzea ekainaren 9 eta 17 artean Galizian ospatuko den UEFA Lurraldeen Kopako Fase Finala 2023 prestatzeko.

Aurki, talde teknikoa eta deialdia aditzera emango dira.