Euskadiko Futbol Federakundea, Urdulizko Udala eta Urduliz FT-k Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketa aurkeztu dute
Javier Landetak Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak, Javier Bilbaok Urdulizko alkateak eta Amaia Ugartek Urduliz FT-ko presidenteordeak Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketa aurkeztu zuten pasa den asteartean Iparralde futbol zelaian.
Txapelketako lehenengo fasea bizkaiko udalerrian ospatuko da azaroaren 18, 19 eta 20an. Euskadi Extremadura eta Balearesekin batera dago multzo berean. 14 urte azpiko mailako partiduak 10:30tan jokatuko dira. 16 urte azpiko mailako partiduak, aldiz, 12:30tan.
18 Ostirala:
SUB-14| Extremadura – Euskadi 10:30
SUB-16| Extremadura – Euskadi 12:30
19 Larunbata:
SUB-14| Baleares – Extremadura 10:30
SUB-16| Baleares – Extremadura 12:30
20 Igandea:
SUB-14| Euskadi – Baleares 10:30
SUB-16| Euskadi – Baleares 12:30