Euskadiko Futbol Federakundeak EKFBko emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko lan-saioan parte hartu du
Euskadiko Futbol Federakundeak EKFBko Berdintasuna Zerbitzuak antolatutako emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko lan-saioan parte hartu du, otsailaren 23ko goizean Fadurako HTZn.
Lanaldiak helburu hauek zituen:
- Ordezkatzen dituzten pertsonen eta federazioen artean esperientziak partekatzea, elkar ezagutzea eta iritziak trukatzea..
- Emakume eta gizonen arteko berdintasunaz arduratzen den pertsonari askotan arrotz zaion zeregin batekiko hurbiltasuna sortzea.
- Interesa duten federazioen artean lantalde bat edo ikaskuntza partekatuko komunitate bat sortzeko orientabideak ematea.