Euskadiko Futbol Federakundeak eta Alzola elkarrekin jarraituko dute
Euskadiko Futbol Federakundeak Alzolarekin duen konpromisoa berritu du denboraldi berriari begira. Etxe honetako konfiantzazko ur marka izaten jarraituko du. Euskadiko Futbol Federakundeak Alzolarengan konfiantza izaten jarraituko du gure selekzio guztiak jokatuko dituzten txapelketa desberdinetan urez hornitzeko eta federazioko ekitaldi guztietan.
Alzola Basque Water Ur Mineral Naturalaren jatorria Izarraitzko mendigunean dago. Itsasotik gora 1000 metrora eta iturburutik 12 kilometro eta 25 urtera. Alzola Altzolako auzoan kokatuta dago, Elgoibarren.
Berezitasun moduan, aipatu beharra dago Alzola inguruko iturburu termal bakarra dela nahiz eta jatorri berbera duten beste hainbat egon. Espeleologia eta zientzia adituek eginiko azterketek adierazten duten arabera, Altzolako Uraren akuiferoak lurrean barrena lortzen duen sakontasunari sor zaio, Izarraitzeko mendigunetik Altzolako auzoan agertu arteko filtrazio prozesuari loturik. Alzolaren urak naturan dauden osagaiak hartu eta ohiz kanpoko konposaketa kimikoa lortu bitartean 20 eta 25 urte bitarteko denbora igarotzen da.