BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadiko Futbol Federakundeak ez dio ofizialtasunari uko egingo, UEFAk eta FIFAk ezezko erantzuna eman arren

  • EFF-ko presidente Javier Landetak Eusko Legebiltzarrean gaur goizean egindako agerraldian esan du: “legegintzaldi honetarako ezarri dugun helburu horren alde lanean jarraituko dugu”

Bilbon, 2022ko maiatzaren 11an.- Euskadiko Futbol Federakundeak Euskal Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko pausoak ematen jarraituko du UEFAk eta FIFAk ezezko erantzuna eman arren. Javier Landeta EFFko presidenteak azaldu duenez, “legegintzaldi honetarako ezarri dugun helburua lortzeko lanean jarraituko dugu, hau da, euskal selekzioen ofizialtasunerantz pauso sendoak ematea, lankidetza eta adostasunetik abiatuta”.

Landetak agerraldia egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, eta ziurtatu du “lana zaila dela eta nire funtzioak eta eskumenak gainditzen dituela”, baina ildo horretan lanean jarraituko duela. Gainera, mezu bat bidali die Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei: “zuek zarete helburu hori lortzen lagunduko duten urratsak eman behar dituzuenak. Hori egiteko gai bazarete eta aldeko baldintza soziopolitikoak lortzen badituzue, berriro aurkez ditzakegu bi eskaerak”.