BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

Euskadiko Futbol Federakundeak nutrizionistaren postua gehitu du bere estrukturara

Euskadiko Futbol Federakundeak kirol arloan Olatz Zarraga gehitu du bere estrukturara nutrizionista moduan. Hau Federakundean lehen ez zegoen postua da.

Olatz Zarraga Euskal Herriko Unibertsitatean graduatutako dietista-nutrizionistak gure selekzio guztientzat menuak diseinatuko ditu eta haien kontrolaz eta jarraipena egiteaz arduratuko da. Honetaz gain, Euskadiko Futbol Federakundeko estamentu desberdinetako pertsonei eta futbol eta areto-futboleko epaileei kontseiluak emateaz arduratuko da.

Bere funtzioen artean, formakuntza hitzaldiak ematea eta Hamaika Aldizkarian kirolarientzako elikadura optimoari buruzko aholkuak gehitzea egongo dira.

Olatzen laguntzari esker, Euskadiko Futbol Federakundeak bere kirolarien eta estamentu desberdinak osatzen dituzten pertsonen osasunean eta zaintzan aurrerapausoak ematen jarraitzea espero du.