EUSKADIKO FUTBOL FEDERAKUNDEAK ZINTZOTASUN HITZALDIAK EMATEN HASI ZEN PASA DEN ASTEAN
Euskadiko Futbol Federakundeak apirilaren 12an hasi zituen Gizonezkoen 2. RFEF eta Emakumezkoen 2. RFEF Mailako taldeei emango dizkien zintzotasun hitzaldiak. Kepa Allica Euskadiko Futbol Federakundeko Idazkari nagusia izango da hitzaldi desberdinak eskaintzeaz arduratuko den pertsona.
Helburua jokalari, entrenatzaile, zuzentari eta esparru desberdinetako jendeari partiduen iruzurrei eta kirol apostuei buruz kontzientziatzea da eta hauei nola aurre egin azaltzea.