EUSKADIKO FUTBOL FEDERAKUNDEAREN OROKOR BATZARRA
Euskadiko Futbol Federakundeak egindako batzarrean, joan den ekitaldiko kudeaketa eta urte honetarako aurrekontuak onartu ziren. Kirol arloan, bestalde, datorren sasoiko futbol eta areto futboleko egutegiak eta lehiaketa egitasmoak adostu ziren.