Euskal Ligetarako igoera faseak
Gaur arratsaldean Euskal Ligetara igotzeko faseen zozketa egin da
Kadeteen mailan San Ignacio, Danena eta Leioa Euskal Ligara igotzeko billetea bilatuko dute. 45 minututako partiduak, zati bakar batekin, C.D. San Ignacioko klubaren zelaietan Maiatzaren 25ean.
11:00 San Ignacio-Danena
12:00 Galtzailea-Leioa
13:00 Irabazlea-Leioa
Gazteen euskal ligetan Mondragon, Galdakao eta Betoño lehiatuko dira. Kadeteetan bezala 45 minututako partiduak izango dira, zati bakar batera Maiatzaren 25ean.
16:30 Galdakao-Mondragon
17:30 Galtzailea-Betoño
18:30 Irabazlea-Betoño
Nesken Euskal Ligari begira Ugao, Eibar, eta Lakua jokatuko dute igoera fasea. Besteetan bezala partiduak zati bakar bat izango dute, 45 minututakoa, Lakuaren zelaian Maiatzaren 26ean.
11:00 Lakua-Ugao
12:00 Galtzailea-Eibar
13:00 Irabazlea-Eibar