BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskal mailen zenbait partiduen atzerapenak epaile falta dela eta

Bizkaiko Arbitroen Batzordetik euskal mailetako zenbait partiduentzako epaileen faltaren inguruan jasotako komunikatuaren ondoren, eta lurraldeko epaileen batzordeetako erantzukizuna izanda probintzia bakoitzeko partiduetan oinarrituta.

Euskadiko Futbol Federakundetik eta Euskal Epaileen Batzordetik euskal mailen partiduentzako epaileen faltari konponbidea aurkitzen saiatu arren, ezin izan da epailerik izendatu hurrengo partiduentzako:

 

Gazteen Euskal Liga:

C.D. Basconia – S.D. Leioa “B”

Danok Bat Club “C” – Añorga K.K.E.

Kadeteen Euskal Liga:

S.D. Retuerto Sport – Zarautz K.E.

S.D. Indautxu – S.D. Leioa

Emakumezkoen Euskal Liga:

Leioako Emakumeak – S.D. Eibar “B”

 

Egoera honen aurrean, Euskadiko Futbol Federakundetik egokitzat hartu dugu partidu horien ATZERAPENA aldez aurretik adieraztea, klubak azken ordura arte zain ez egoteko epaile bat izendatzeko aukera ezaren aurrean.

Atzeratutako partidua bi kluben artean hitzartutako data batean jokatu beharko da, zentzuzko epe baten barruan eta beti ere epailea izendatzeko aukera egonda.

Euskadiko Futbol Federakundetik barkamena eskatzen dugu eta etorkizunean horrelako egoerak saihesten saiatuko gara erakunde federatiboen, kluben eta txapelketen garapen onerako.