Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Euskal Selekzioa Basque Country International Women´s Cup txapelketako irabazlea

Iñigo Juaristik zuzendutako selekzioak irabazi zuen Basque Country International Women ‘s Cup txapelketa.

Triangeluar erakargarria, igande goizean Zubietako instalazioetan jokatutakoa. Argentinako eta Venezuelako selekzioek eta Euskal Selekzioak maila bikaina erakutsi zuten ikusleentzat erakargarria izan zen txapelketa batean.

Lehen partidan Argentinak Venezuelari irabazi zion eta txapelketako lehen hiru puntuak eskuratu zituen. Bigarren partidan gure selekzioa izan zen, anfitrioia, Yulema Corresen golari esker Argentina menderatzea lortu zuena, emozio guztia azken partidarako utziz. Partida erabakigarria abagune trukea izan zen, arauzko 45 minutuetan golik lortu gabe. Berdinketak, aldiz, gure selekzioari txapelketa irabazteko balio izan zion 4 punturekin, Argentinako selekzioak 3 puntu lortu zituen, eta Venezuelakoak 1.