BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskal Selekzioa: ordubeteko lan saio arina

Etxarrik eta Amorrortuk zuzendutako selekzioko jokalariak prest daude Boliviari aurre egiteko.

Neurketa eguna izanik ezin bada protagonista nagusien gorputzak asko behartu. Beraz, horrelakoetan ohikoa izaten den legez, Euskal Selekzioak lan saio arina egin du Zubietan. Ordubete eskas aritu dira lanean. Berotze aldera luzaketa batzuk egin ostean, baloia protagonista zela egin dituzte ariketa gehienak. Erremateak lantzeaz gain, estrategia jokaldiei ere arreta berezia jarri diete teknikariak. Lan saioa hasi aurretik hitzaldi labur bat izan dute hautzaileek jokalariekin.

Behin entrenamendua amaituta, futbolariek bazkaldu egingo dute -13:30- eta bazkal ondorengo atsedena hartu ostean Anoetara abiatuko dira -18:00ak inguruan-.