BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskal Selekzioak aurkari “erakargarria eta gogorra” izango du

Luis Mari Elustondo presidenteak San Mames “betetzea” du xede. Deialdia abenduaren 23an edo 24an emango dute eta zerrenda horretan ez da Andoni Iraola izango.

Hasi da atzera kontaketa. Urtea amaitu aurretik Euskal Selekzioak beste agerraldi bat egingo du zaleen aurrean. Tunisiak bisitatuko du San Mames. Duela bost urte garaipena eskuratu zuen eta aurten egoerari buelta eman gura dio selekzioak. Baina ez da erraza izango. Afrikako taldea lehiakorra baita. “Zailtasunak izan ditugu aurkaria lotzeko. Arrazoi ezberdinak tarteko ez da erraza izaten. Eskaintza bat baino gehiago izan dugu, baina asko ez zaizkigu erakargarriak iruditu. Azkenean aurkari gogorra eta lehiakorra aurkitu dugu. Tunisia jokalari onenenkin etorriko da”, esan du Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak.

Bestalde, Mikel Etxarri eta Jose Mari Amorrortu aukeratzaileak hasi dira aurkariaren gaineko informazioa biltzen. Kontrario gaitza izango dutelakoan daude. “Azken urtean zazpi partida jokatu ditu. Azkena lagunartekoa izan da. Mauritaniaren kontra berdindu egin du. Baina Errusiako Munduko Txapelketarako sailkatze lehietan ondo aritu da. Ginea eta Libia gainditu ditu. Defentsan talde sendoa da. Gol bat jaso du azken zazpi partidetan. Bestalde, hamaika egin ditu”, adierazi du Etxarrik. Amorrorturi, berriz, Euskal Selekzioa zuzendu zuen lehen lehia gogorarazi dio Tunisiak. “Euren kontra debutatu nuen eta galdu egin genuen. Ordutik ona ikaragarrari da zenbat garatu den euskal futbola. Gozatu egin behar dugu”.

Deialdiaren gainean ez dute xehetasun handirik eman. Besteak beste, Kopako lehiak jokatu arte ezin izango dutelako ezer aurreratu. Hilaren 23an edo 24an emango dute zerrendaren berri. Bada, deialdi horretan ez da Andoni Iraola izango. “Ez diogu deituko. Ez dugu berarekin hitzegin. Premier Leaguekoak ekartzea ere ez da posible izango”. Esan du Amorrortuk.

Bukatzeko, Elustondo gainerako selekzioak partidak dituzten epeetan jokatzeko aukeraren gainean jardun da. Ez du erraz ikusten. “Bai Federazioa eta baita Eusko Jaurlaritza ere tematuta gaude kontu horrekin. Baina Espainiako Federazioak oztopoak jarri ditu. Emakumezkoenak Irlandan jokatzea lortu genuen eta guk lanean jarraituko du”.