Euskal Selekzioak Boliviaren kontra jokatuko du Anoetan
Euskal Selekzioak Xabier Azkargortak zuzentzen duen taldearen aurka neurtuko ditu indarrak abenduaren 29an. Bi selekzio hauek Anoetan ariko dira. Ez da lehen aldia Euskal Selekzioak eta Boliviak elkarren aurka jokatzen dutena. Aurrez 1993an aritu ziren. Orduan Euskal Selekzioa izan zen nagusia (3-1). Julen Guerrero eta Julio Salinas birritan izan ziren goleatzaileak.