Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Euskal Selekzioak gau “magikoa” bizi gura du Mendin

Euskal futbolaren festa bat izatea gura du Euskadiko Federazioak. Venezuela jokalaririk onenekin etorriko da. Sarreren prezioak 12 eta 22 euro artekoak izango dira, merkeak. Sarrerak Euskadiko Futbol Federazioko web orrian eskuratu daitezke.

38 urte luze pasa dira Euskal Selekzioak Mendizorrotzan azken aldiz jokatu zuenetik. Baina jarraitzaile askok irrikaz itxaron duen momentua gerturatzen ari da. Urriaren 12ko hitzordua gainean dago eta antolatzaileek futbol festa handia bat izatea espero dute. “Gustura gaude Euskal Selekzioa Gasteizera datorrelako.  Gau magikoa izango da. Zale guztiak animatu gura ditut partida ikustera etortzeko”, adierazi du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.

Euskal Selekzioak FIFA egutegian jokatuko duen lehen partida izango da. Ofizialtasunaren bidean beste urrats bat dela iritzi dio Luis Mari Elustondok. “Jendarteak aurrerapausua emateko eskatu digu eta eman dugu. Jarraitzaileak kirol legez jokatzea eskatzen dugu”, esan du Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak. Ildo beretik jardun da Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendaria. “Ofizialtasunak bi bide ditu. Bata bulegoetakoa da eta bestea partidak jokatzea. FIFA egutegian jokatzeak data horietako arautegiarekin aritzera behartzen gaitu. Seriotasuna emango dio lehiari. Gainera, neurketak jokatzea ere aurrera egitea nahi dugula erakusteko bide bat da”.

Euskal Selekzioko aukeratzaileak aspalditik ari dira neurketa prestatzen. Mikel Etxarri gertutik ari da jarraitzen Venezuelaren ibilbidea.“ 2022. Urteko Munduko Txapelketara sailkatzeko ari da prestatzen. Mendizorrotzara jokalaririk onenekin etorriko da.“.  Jose Mari Amorrortuk, bestalde, Euskal Selekzioaren inguruan hitzengin du. “Gure taldeek harrobiak lantzen dituzte eta, beraz, deialdian aurpegi berriak izango dira. Talde guztiek euren partidak jokatu arte ez dugu zerrendarik emango“.