Euskal Selekzioak jokoa, Tunisiak eraginkortasuna
Jokoa eta aukerak etxeko taldeak jarri ditu eta eraginkortasuna eta golak selekzioa afrikarrak.
“Tunisiaren zortea”, “Olentzerok lagundu egin du Tunisia”, “futbola futbola da”… lerroburu asko jarri daitezke Euskal Selekzioak eta Tunisiak jokatutako partidan gerta zena azaltzeko, baina guztiak norabide berdinean egindakoak izango ziren. Euskal Selekzioak ez zuela galtzea merezi izan, alegia. Euskal Selekzioak berretsi egin zuen edozein aurkariri aurre egiteko gai izan daitekeela, baina atzokoan errematea falta izan zen. Golak.
Beste behin giro bikaina egon zen San mamesen. Naiz eta eguraldiak lagundu ez, oso itxura ona eskaini zuten Katedraleko harmailek. Pena, oraingoan ere merezi ez duten protagonsomoa izan zutelako bengalek eta petardoek. Benetan lotsagarria jarraitzaile gutxi batzuek erakutsitako jarrera. Harmailak girotzen ari zirenena agertu ziren zelaian bi selekzioetako kideak. Igor Gabilondo kapitaina buru zuen jokalari kuadrilak selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko baliatu zuen neurketaren aurkezpena.
Euskal Selekzioak Iturralde Gonzalezek –Federazioaren urrezko intsignia eman zioten- txistua jo bezain pronto hartu zuen jokoaren ekimena. Argintasun gutxirekin baina nagusi zen zelaian. Batez ere iraolak eta Xabi prietok eskuin hegaletik eta Zurutuzak egindako lanari esker ahalegindu zen aurrera egiteko Etxarrik eta Amorrortuk zuzendutako taldea. Ez zuen aukera garbirik sortzea lortu, ordea. Adurizek eskuinez egindako jarutiketa bat eta Zurutuzak buruz egindako beste arremate bat izan ziren jokaladirik aipagarrienak. Aurrean, talde serioa baino mugatua izan zuen Euskal Selekzioak. Tunisiak ez zuen Iraizoz behartzeko gaitasunik erakutsi.
Atsedenaldi ostean itxuraldatuta agertu zen gure selekzioa. Aurpegi berri askorekin, alegia. Eta jokalari aldaketak freskotasuna eman zion Euskal Selekzioari. Horren ondorioz, aurkerak bata bestearen ostean egin zituen Euslak selekzioak: Susaetak, san Jose, Barkerok birritan, Iturraspek eta Agirretxek auekra garbiak izan zitzten, baina ez ziren fin aritu aurkariaren ate aurrean. Tunisiak, berriz, nahikoa izan zituen kontreraso bi garaipena eskuratzeko. Sakni eta Chadlyk lortu zituzten selekzio afrikarraren golak. Zigor gogorra la nona egin zuen Euskal Selekzioarentzat.
Euskal Selekzioa: Iraizoz; Iraola, Sirieix, Mikel Gonzalez, Amorebieta, Iturraspe, Xabi Prieto, Zurutuza, Aduriz, Aranburu y Gabilondo. Bigarren zatian jokatu dute: Riesgo, San Jose, Iñigo Martinez, Beñat, Mikel Rico, Xabi Alonso, Toquero, Agirretxe, Susaeta, Barkero, Carlos Martinez eta Aurtenetxe.
Tunez: Mathlouthi; Ifa, Hicheri, Gharbi, Boussaidi, Sakni, Korbi, Chehoudi, traoui, Dhaoaudi, Jomaa. Bigarren zatian jokatu dute: Ben Cherifia, Chikhaoui, Ben Yahia, ChadlyAbdennour, Baratli eta Chermiti.